2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Keep calm and be a prosumer!

Zer ote da hain famatu bilakatu den prosumer hitza? / ¿Qué querrá decir la palabra prosumer que tan famosa se ha convertido?
Hitza ingelerako "produce" eta "consume" hitzetatik dator, akronimo bat baita. Hori dela eta, elkarpartekatu esan nahi du, nik hartu baina eman ere bai.
Adibide bat jartzekotan, askotan web orrialdeetatik informazioa hartzen dugu, baina eman ere eman behar dugu hori baita blog honen helburuetariko bat.
La palabra viene del ingles, de las palabras "produce" y "consume", es un acrónimo. Su significado es compartir, es decir, coger pero tambien dar.
Por ejemplo: muchas veces, colectamos información de diferentes páginas web, pero tambien tenemos que facilitar información nosotros también, precisamente ese es uno de los objetivos de este blog.

PLEari buruzko bideo interesgarri bat! / Video interesante sobre el PLE!

https://www.youtube.com/watch?v=jbbhNzOknZ0

3. Modulua. Sarean ikasten duenaren ikuspuntutik. Módulo 3. Una mirada desde el punto de vista del que aprende en la red. PLE (Personal Learning Environment)

En qué consiste el PLE? Zertan oinarritzen da PLE-a?
Los PLEs permiten que los aprendizajes organicen sus propios objetivos de aprendizaje, gestionando su aprendizaje, tanto el contenido como el proceso y comunicacion con otros en el proceso de aprendizaje ( Mark Van Harmelen).
Tal y como comparte Fernando Santamaria (2012) “Una comunidad puede construir un modelo de educación suficientemente flexible para que se desarrolle el modo de conocimiento y cambie el día de hoy produciendo un mapa de conocimiento y cambie el día de hoy produciendo un mapa de conocimiento contextual”.
PLE se basa en el conectivismo y permite llevar a cabo estas acciones:
- Acceder y buscar.
- Manipular.
- Reflexionar.
- Analizar.
- Diseñar.
- …
PLE-ak ikasleei beraien ikaskuntza helburuak finkatzen laguntzen dieten erremientak dira. Ikaskuntza prozesua erabat errazten du, edukietan, ebaluazioan, kontzeptuetan etab.
PLE konektibismoan oinarriturik dago eta ondorengo ekintza hauek ahalbidetzen ditu:
- Hausnarketa.
- Analizatzea.
- Diseinatzea.
- Manipulatzea.
- Sartzea eta bilatzea.
- ...
PLe -a, Nestor Alonsok ondorengo irudi honetan bikain islatzen du:
Bibliografia:
Van Harmelen, Mark. Personal Learning Environments en School of Computer Science, Univ. of Manchester.
Santamaria, F . (2012). Blog de Fernando Santamaria. 2016-10-26an berreskuratua hemendik: http://fernandosantamaria.com/blog/2012/02/

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

2. Modulua: Begirada bat irakasleen ikuspuntutik.

Mooc kurtsoen bilaketa:
Mooc hitza akronimo bat da bere jatorrera ingelesetik dator: Massive Online Open Courses. Konektibismoa du helburu, berrikuntzari loturiko irakaskuntza eskaintzen digu online kurtsoen bitartez. 2008an sortua izan zen eta ordutik hona gorakada izugarria eduki du. Izan ere, plataforma ireki eta dohain bat izateak erabiltzaile ugari erakartzea lortu du. Behin Mooc zer den azaldu dugularik, dauden motak bereiziko ditugu:
Cmooc: Online kurtso hau, konektibista da, dokumentuak linean elkarbanatzeko, blog batean elkar idazteko, kooperatiboki lan egiteko … aukera eskaintzen digu. Ebaluazioari dagokionez, ezagutzen eskuraketa izango litzateke.
Xmooc: Mooc mota hau berriz, batik bat duki eta zereginetan oinarritzen da. Ebaluaketa test edo galderen bitartez ematen da.
Mooc kurtsoa: Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)
Mooc mota: Mooc hibrido
Plataforma: Miriadax
Ezaugarriak: - Egunerokotasunean gure ikasleak nola formatu eta aurki ditzaketen arazoei irtenbidea ematen laguntzen digu.
- Pentsamendu konputazionala zer den eta egunerokotasunean nola ematen den aurkezten digu.
- Bestalde, pentsamendu konputazionalean murgiltzen gaitu, scratch programa aurkeztuz.
- Kurtso honen bitartez, ikaslea gai izango da testuinguru konputazionalean agertzen zaizkion arazoei aurre egiteko eta scratch programaren partaide izateko.
Linka: https://miriadax.net/web/pensamiento-computacional-en-la-escuela-2ed
Mooc kurtsoa: Aprendizaje Cooperativo (1a edición)
Mooc mota: Cmooc
Plataforma: EducaLab
Ezaugarriak: - Era zuzenean kooperazioa lantzen da.
- Sekuentzia didaktikoen programaketa ematen da.
- Kooperazioa nagusitzen den zereginak diseinatu behar dira.
- Kooperazioa egokia aurrera eramateko maneiu eta erremienta esanguratsuak erabiltzen irakasten da.
Linka: http://mooc.educalab.es/courses/INTEF/INTEF168/2016_ED1/about
Mooc kurtsoa: Aprendiendo a aprender: Poderosas herramientas mentales con las que podrás dominar temas difíciles.
Mooc mota: Xmooc
Plataforma: Coursera
Ezaugarriak: - Ikasterako orduan burmuinak nolako papera jokatzen duen azaltzen digu.
- Ikaskuntzaren ilusioez, memoria teknikoez … mintzo da.
- Pentsamendu eta bizitzaren ikusmolde aldaketan oinarritzen da.
- Nola ikasi eta zeri garrantzia eman azaltzen digu, aholkuak eskainiz.
Linka: https://www.coursera.org/learn/learning-how-to-learn
Mooc Kurtsoa: English in Early Childhood: Language Learning and Development.
Mooc mota: Cmooc
Plataforma: Futurelearn
Ezaugarriak: - Adituen eskutik haurrek ingelesa nola ikasten duten irakasten da.
- Artikuluak, bideoak … material ugariren bitartez informazioa eskaintzen da.
- Aholkuak eskaintzen dira, bai profesional zein guraso izan direnen eskutik.
- Debateak, elkarrizketak … egiteko aukera, parte hartze aktibo bat sustatuz.
Linka: https://www.futurelearn.com/courses/english-in-early-childhood

2016(e)ko urriaren 22(a), larunbata

Bitxikeria gisa...

Kongresuan Marvin Minsky eta Seymour Papert adituak aipatu ziren eta aditu horiek haien bizitzan zehar egin zutenaren interesa piztu zitzaidan, hori dela eta, hona hemen haien bizitzari buruzko informazio pixka bat:
Marvin Minsky (New York, 1927) jakinduria artifizialaren aditu honek, makinak gizakia bezain jakintsu izatera heldu litezkela adierazi zuen. Jakinduria artifiziala garatu ezin zela adierazi zuen, langileriaren artean ideia nahikorik ez zegoelako. “Grandes compañías y malas ideas no combinan bien". Adituak alde batera utzi behar genituela zioen eta langile berritzaileak kontratatu. Gazte horiek, bide berriak,berritzaileak proposatuko lituzketelako.
Seymour Papert(Sudafrika, 1960) hirurogeigarren hamarkadan Papert-ek ordenagailuak hezkuntzarako onuragarriak izan zitezkeela adierazi zuen. Gainera, ikasle bakoitzak ordenagailu bat eduki beharko zuenaren ideia transmititu zuen. Garai hartan, ideia hori zientzia fikziozkoa zen, hori dela eta, jendeak ez zion kasurik egin eta "zorotzat" hartu zioten.
1967-1968 an Papert-ek Logo programaketa sortu zuen. Programaketa horrek bidea zabaldu zion ezagutzaren eraikuntzari. “Papert es considerado el principal experto del mundo sobre cómo la tecnología puede ofrecer nuevas formas de aprender”.

CINTE 16

Euskal Herriko Unibertsitateak, Campus Birtualaren bitartez, Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresura joateko aukera eskaini zigun. Hitzaldiak, urriaren 4-5-6 ean eman ziren. Eskainiriko aukera paregabea izan zen, ezezagun genituen hainbat ideia berrikuntzaren inguruan eskuratu baikenituen.
Lehenbizi, Iñaki Goirizelaiak ( EHUko errektorea) hausnarketarako bide eman zioten ondorengo hitz hauek erabilirik, hasiera eman zion kongresuari: “Aldaketa une batean gaude, aldaketa gizarte eta egituretan eta horrek hezkuntzari ere eragiten dio”. Aldaketa hitza izan zen Goirizelaiaren hitzaldiko protagonista, hezkuntza, gizarte iraultza horretatik kanpo ez dagoela adierazi baitzuen. Goirizelaiak, teknologia berrien garrantzia azpimarratu zuen, haien erabilpen egokia ere adieraziz. Ondoren, Jorge Tapia Valdés aditua izan genuen, hezkuntza erreformaz mintzatu zen, orokorrean jendea ez dela akordio batetara heltzen ( Chile gogorarazten dio baieztapen honek) azpimarratu zuen. Erreforma bat, berrikuntza erabilita aldaketa bat sortzea dela dio, aldatu beharrekoak, edukiak, metodologia, plangintzak, estrategiak etab direla esanez. Baina aldaketa eta berritzea ez dela gauza bera dio, liburu tradizional bat erabiltzea eta teknologiaren bitartez liburu bera erabiltzea gauza desberdinak direla dio, bertan, aurrerapen eza susmatzen dela adieraziz. Izan ere, adibide horretan aldatzen den gauza bakarra liburuaren materiala da, ez ezagutza bera.
Bigarren aditua, Julio Cabero Almenara daukagu. Sevillar honek, ezagutzaren gizartean gaudela adierazi zuen. Gaur eguneko gizartea gizarte likido batekin konparatu zuen, non guztia arina, flexiblea … dela esanez. Ondorengo edukietan moldaketa eman dela adieraziz:
Bestalde, Caberok hezkuntzaren ildotik, garaien konparaketa egin zuen. Aspaldi ikasleek, irakaslearen bezalako ezagutza transmititzen baldin bazuten (errepikapena), hamar bat eskuratzen zuten, ezagutza antzeko transmitituz aldiz, nota baxuagoa eskuratzen zuten. Irakaskuntza mota hori absurdotzat hartzen du, gizartea aldatzen ari baita. Hortaz, transformazioa hezkuntzak ere behar duela adierazten zuen.
Bigarren egunari, Xabier Basogain (UPV) ek eman zion hasiera. Hezkuntza mundua hobetzeko, gauza berriak sortzen jakin behar genuela adierazi zuen. Gaur egun hezkuntzan erabiltzen diren metodologia zein edukiak egokiak dira? Galdera planteatu zuen, erantzuleen arabera, erantzun bat edo beste bat jasoko genuela adieraziz. Erantzuleen artean PISA aukeratu zuen adibidetzat. Aditu honek, materia modernoa curriculumean sartu beharko genukela adierazi zuen, matematikan oinarritu zen batik bat, gibernetika, kalkulu diskretua, pentsamendu probabilistikoa, scratch etabar aukera politak zirela transmitituz.
Bestalde, bideo konferentziak, skype, miriada … egiten zutela adierazi zuen, honela, lurralde ezberdinetako tutore zein ikasleekin kontaktuan jarritzeko bidea zuten.
Aditu honek, batik bat Marvin Minsky eta Seymour Papert-i batik bat eskerrak eman nahi izan zuen.
Miguel Ángel Conde Gonzálezek (Leongo unibertsitatea), informazioa boterea zela adierazi zuen. Baina nola kudeatzen da? Nori zuzenduta dago? Internetarekin kontu handia izan behar dugula adierazi zuen, zati hau batik bat oso interesgarria iruditu zitzaidan, gure identitatea bertan markaturik agertzen delako, hau da, askotan, birritan pentsatu gabe internetetik zerbait erosterakoan esaterako, lasai - lasai gure datu pertsonalak idazten ditugu, gure pribatasuna arriskuan jartzen ari garela kontuan izan gabe.
Egun, informazio ugari almazenatzen ari garela adierazi zuen, garbigailuak ere interneten almazenatzen direnaren adibidea jarriz. Honako adibide hau ere erabili zuen: “quien compra pañales, compra zerbeza” hori dela eta, marketinaren arduradunek objektu bakoitza punta bakoitzean jarri zuten, honela, bezeroek supermerkatua rekorritzeko eta negozioa handiagotu dadin.
“Data”-n inguruan mintzatuz, ondorengo piramide hau aipatu zuen.
Jose Antonio Torres González (Jaengo unibertsitatea) hitzaldian inklusibitatearen inguruan mintzatu zen. Hezkuntzan oraindik asko egiteko dagoela adierazi zuen, teknologia, formazioa … laguntza gisa daukagula esanez. TIK-ak adibidez, berdintasun eskubidea eskaini ditzakete baina horien erabilpen ezak, desberdintasuna ekar dezakeela adierazi zuen. Izan ere, badaude argi indarrik ez daukaten eskolak ere eta horrek gizartearekiko desberdintasuna sortzen du (Peruko eskola batzuk adibiderako). Beraz, hezkuntza guztietan metodologia berritzaileak existitu beharko litzatekela zesan zuen. Inklusibitatea guztiok daukagun eskubidea izan beharko litzatekela ozen adieraziz.
Azkenik, Mª Dolores Castrillo de Larreta-Azelain. UNED. Mooc-en inguruan mintzatu zen eta Manuel Cebrián de la Sernak (Malagako unibertsitatea) ikaskideen taldeen tamainak PLE portfolioetan eragina zuela, denbora igaro ahala protfolioen eboluzioa, PLE portoflioak ebaluatzeko errubrikak … azaldu zituen. Ebaluazioari garrantzi berezia emanez.

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

Ongi etorri hezkuntzaren iraultzara!

Sarrera gisa, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizuet nire bloga bisitatzearren, espero dut zuen gustukoa izatea. Maider Iza nauzue, Berrikuntza minorreko ikaslea. Blog honetan mundu digitalaren inguruan mintzatuko naiz. Izan ere, jakin badakigu egun teknologiek hezkuntzan daukaten pisua gero eta handiagoa dela, hortaz, irakasle izango garen heinean, ezinbestekotzat jotzen dut mundu honetan murgiltzea. Gizartea aurrerantz doa eta horrekin batera hezkuntza. Hori dela eta, nor da atzean gelditu nahi dena?
Argi utzi nahi dut teknologia berriak ez direla helburu, helburua hezkuntza esanguratsu bat eskuratzea da. Helburu hori bete dadin, ordea, teknologia berriak ditugu tresna gisa. Izan ere, badaude irakaskuntza – ikaskuntza asko erraztu duten bideak: hezkuntza birtuala, on-line ikasbidea, ikaskuntza telematikoa, konektibismoa, e-learning-a … abaniko zabal hau ikusirik, badirudi teknologia berriek hezkuntzari bira bat eman nahi diotela, hau ikusirik, berrikuntzaren aroan sartzen ari garela ozen esan genezake. Hori dela eta, ongi etorri hezkuntzaren iraultzara!